XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BESTEREN SAILETAN SARTUArretaz jarraitu nuen Euskal Telebistako bigarren katean gotzainen izendapenari buruzko eztabaida.
Parrokietan lan egiten duten bi
Beste biek, irakasleak izaki, ezer gutxi zekiten parroki eta eliz-bizitzaz.
Baina eztabaida hartatik, Rafael Agirre jesuita teologoak bukaeran egindako baieztapenak nahi ditut ekarri txoko honetara.
Batetik,
Bestetik,
Bigarren hau gezurra dela beste inork baino hobeto daki Rafael Agirrek.
Vatikanoak, estatua denez, harreman diplomatikoak dituen estatu guztietan ditu
Vatikanoarekin harreman diplomatikoak dituzten estatu guztiek ere enbaxadorea dute Erroman.
Gotzain berri bat egin behar den bakoitzean Erromak jakinaren gainean jartzen du Estatuko gobernua, hautagaiaren kontrako eragozpen haundirik baduen ala ez adierazi diezaion.
Hori da ofizialki egiten dena.
Azpitik, ordea, gauza gehiago ere egosten dira elkarren artean, nuntzioaren eta enbaxadorearen bidez.
Trukean mesede asko egin behar izaten baita.
Espainiako Estatuaren eta Elizaren mesedetan Euskal Herriko, Kataluñako eta Galiziako Elizek nozitu behar izaten dituzte konpontzio horien ondorioak.
Alferrik ukatuko du Rafael Agirrek: gotzainen izendapenean eraginik badute Estatuko indarrek.
Eta kontu zahartzat joko du Gasteizko elizabarrutiaren hirutatzea, Donostiakoa Iruñeko Artzapezpikuari lotuz eta Gasteizkoa eta Bilbokoa Burgoskoari.
Baina ordukoa konpontzeke dago oraindik, nahiz eta Espainiako gotzainek 1978an eskatu Erromari oker hori zuzentzeko, Iruñekoaren sailera ekarriz Bilbo eta Gasteiz ere.
UPN eta PP kontra jarri zirelako lehengoan gaude oraindik ere.
Hala ere, EAJ bakarrik sartzen da Elizaren praketan, Rafael Agirreren ustez.
Eta zertan sartu da, bada, Arzalluz?
Eliza, presio politikoen eraginez, bere legeen kontra jardutea bakarrik salatu du.
Hauxe polita! Jesuita batek, teologo batek, apezpiku batek gobernu eta alderdi politiko baten jokabideak lasai sala ditzake,
Baina, agi denez, politiko batek ezin dezake elizgizonen eta elizaren jokabiderik kritikatu.
Hori, besterik gabe, mutur-sartze lotsagarria da, Rafael Agirrek dioenez.
Joño! Kanpotik inork ezin du Elizarik kritikatu.
Elizak edozein kritika dezake.
Baina Eliza ez dezake inork kritikatu.
Barkatu Rafael Agirre, Elizak politikoak eta politika kritika ditzakeen bezalaxe, politikoak ere Eliza eta elizgizonak kritika ditzake.
Ala abantaila guztiak zeuretzat bakarrik nahi dituzu?
Elizak, barnetik ezezik, kanpotik ere behar du kritikarik.
Eta arretaz entzuten jakin beharko luke.
Eta egia delako mindu eta asaldatu da zenbait.
Bekatuan harrapatu dituelako.
Arzalluz ez, beste batzuk ari ziren izkutuko konpontzioak egiten Vatikanoarekin, Rafael Agirre jauna.